XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Umea eta prestua batera izan zitekeen, esate baterako, XVIII. mendeko gizon basa haren antzera; edo haurra izan, baina lanetako gogorra eta zaildua.

Edo-ta alferra eta maltzurra batera.

Oraindik ere hobeki: kolonizatuaren lepora aurtikiak diren ezagugarriok elkar ukatzen dute, baina honek ez dio salatzaileari enbarazo mendrenik ere egiten.

Batera presentatzen zaigu kolonizatua jan-xuhur eta janari behar txikitakotzat, eta horrekin batera okela, koipe, alkol eta zernahi keta okaztagarrien jaletzat.

Batera esaten zaigu koldarra dela, ezer jasaten ez dakiela, baita zibilizazioaren debekuek geldi erazten ez duten alimaletzat.

Alferrik da, berriro ere, eraso horien arteko gotortasuna kolonizatzaileagandik at bilatzea.

Eraikikuntza horren oinarrian, azkenik, bultzada bakar bat aurki daiteke: kolonizatzailearen helburu ekonomiko eta arima-barnekoa.

Horiek dira logikaren ordaria, eta horiek azaltzen eta argitzen kolonizatuari egozten zaizkion ezagugarriak.

Azken finean, denak dira kolonizatzailearen aldeko; baita lehenengo begiraldian kaltegarri itxura dutenak ere.

Desgizakuntza.

Bost axola zaio kolonizatzaileari kolonizatua egiazki zer den.

Hau bere egian aurkitu eta bildu nahi izan beharrean, berori aldatu eta eragin beharrak mogitzen du bereziki.

Eta kolonizatuaren bir-moldaketa hori oso da argigarria.

Lehen-lehenik ukaera mordo luzea da: kolonizatua ez da hau, ez da hori, ez da hura.

Baiespenen aldetik ez da behin ere hartzen; eta hartzen delarik, psikologiaren edo etikaren mailan hutsune bat salatzeko izaten da.

Hala nola, arabitar ostatu-emaitza erraza, nahiz hau oso nekez presenta badaiteke joera itsusi gisa.

Arretaz begiratuz gero, gorantzak turistengandik heldu direla aurkitzen da;.